Eguna goizo hasi genuen atzokoan, ezkontzako eguneko istorio guztia argazkietan gordetzea delako gure helburua, horregatik ez genuen nahi izan detalle txikienik ere gure begiek galtzea.
 
Aran eta Ekain-ek beraien egun handiaz gozatu zuten. Momentu hunkigarriz eta zoragarriz beteriko ezkontza. Lagun eta etxekoekin gozatzeko egun handi horietako bat.
 
Jai-Alai jatetxea-n izan zen ospakizuna eta txalaparta eta Azpeitiko musika bandaren doinuak entzuteko aukera izan genuen.
 
Hemen uzten dizuegu gure kamerarekin egin genuen argazki erreportaiaren lapburpentxo bat, eta nola ez, eskerrak ematea bikote zoragarri honi gurekin horrelako tratu berezia edukitzeagatik eta gurekin konfidatzeagatik argazki erreportaia egiteko.
 
Zorionak bikote!!